Euskal mitologia

Kaixo neska-mutilak! Ongi etorri Euskal Mitologiari buruzko mundura. Hemen Euskal Herriko mito ugari aurkitu ahal izango dituzue, beraz, zuen gustukoa izatea espero dut
http://www.amaroa.com/


Hona hemen  bi adibide, mesedez azaldu zeuen gustoko beste batzuk
Galtzagorri
Mamurrek eta Prakagorriek gizakiei beren lan harrigarrietan laguntzen dieten ahaide txiki-txikiak dira. Praka gorriak dituzte soinean, eta orraztokian ezkutatzen dira. Euren jabeari biraka-biraka hasten zaizkio oihu batean galdezka. Eta orain zer? Eta orain zer? Eta une batean betetzen dituzte nagusiaren aginduak, nahiz eta ikaragarrienak izan.




 Tartalo
Tartalo euskal mitologiako izaki begibakarra da.

Elezaharren arabera, haitzuloetan bizi da eta gazteak harrapatu eta jan egiten ditu. Markinako Alarabirekin ezaugarri komunak ditu, nahiz eta irelu markinarrak zenbait ezaugarri berezko dauka.

Elezahar batek dioena kontatuko dizuet ondoren.
Antimuño baserriko bi anaia ehizan ari zirela ekaitzak harrapatu eta Tartaloren haitzuloan hartu zuten aterpe. Handik gutxira Tartalo begibakarra azaldu zen bere artaldearekin, bi anaiak ikusi eta esan zuen:
"Bat gaurko eta bestea biharko"
Bertan, anaia zaharrena erre eta jan egin zuen. Tartalo loak hartu zuenean berriz, anaia gazteak eraztuna kendu eta sutan zuen burruntzi goria begi bakarrean sartu zion. Tartalo itsu zen, baina bizirik. Ardi artean arakatzen hasi zen gaztearen bila, baina anaia gazteak ardi larrua bizkar gainetik jantzi eta Tartaloren eskuartean pasa zen. Zoritxarrez, ordea, behin kanpoan eraztun salataria ozenki hasi zen oihuka:
"Hemen nago, hemen nago".
Tartalo atzetik atera zitzaion haitzulotik, eraztunaren oihuak gidari zituela. Gazteak ezin zuen eraztuna esku hatzetik kendu, eta amildegi baten ertzera iristean, eraztuna zuen hatza moztu egin zuen. Tartalo gertu zela, behatza eta eraztuna amildegitik behera bota zituen. Tartalo haren oihuaren atzetik amildu zen betiko.

21 iruzkin:

  1. Kaixo, euskal mitoligiak oso arraroak dira nire gustokoena galtzagorria da, oso txikia eta Euskal Herriko koloreak heramaten dituztelako.

    ErantzunEzabatu
  2. Basajaun basoan bizi den euskal mitologiako izakia da,Olentzerorekin batera bizirik geratu zen azken jentila izan zen.
    Gizakiaren aurretik nekazaritza ezagutzen zuen eta hainbat gauza erakutsi omen zizkion: zerra gaztainondoaren hostoa bezalakoa dela, burdina soldatzeko lohia erabil daitekeela...

    ErantzunEzabatu
  3. AKERBELTZA:
    Lurpean bizi den euskal mitologiaren pertsonai bat da. Kristauentzat, Deabrua da eta apaizak sorginak eta aztiak akelarretan jazarri zituzten gehiegikeria sexualak egitearen salaketapean.Akerbeltza antzinako Jainko bat zela esaten da, abereen babeslea.Akerbeltz honen inguruko zenbait sinesmenek gaur egun arte iraun dute.

    Akerbeltzaren beste sinismen batzuk:

    1.Aker beltzak oso preziatuak izan dira Euskal Herrian,etxeko abereak zaintzen dutelako.

    2.Pirinio guztian uste zuten, sorginek edo Akerbeltz berak edo Deabruak edozein etxeko aker baten bizarrak erabili zitzaketela ekaitzen kazkabar aleak sortzeko.

    Sergio

    ErantzunEzabatu
  4. Egileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
  5. Lamia:

    Lamia euskal mitologiko izaki bat da. Emakume ederra da,beti orrazten da urrezko oraziarekin . Lamiak emakume baten gorputza dauka baina oinak ahaterenak dira. Kostaldean gerritik beheraino arrain gorputza du. Haitzuloetan edo erreka putzuetan bizi da.Lamiak gizon gazteekin maitemintzen dira, erakartzen ditu abesten ,hitz egiten ....
    ,
    Elezahar:

    -Lamiek, gazteak erakartzen dituzte odola zurrupatzeko esaten da, gero bere lurraldeekin geratzeko.
    - Esaten da, Anboto mendian bizi da eta egunero zegoela artzain bati itxoiten , harreman oso ona zuten haien artean.Maitemindu ziren. Lamiak bat batean, Artzainari eraztun bat oparitu zion,eta esan zion elkar ezkontzeko. Apaizak esan zion , lehengo gauza , oinak begiratzeko, eta Artzainak Lamiari agindu zion oinak erakustea eta ikusi zuen oinak ahate bat bezalakoa zirela.Orduan, Artzaina eraztuna kentzea saiatu zen , Lamiari bueltatzeko .Baina ezin zuen, orduan hatza moztu zuen eta hurrengo egunean, ez zen esnatu.Lamia haserretu egin zen.

    ErantzunEzabatu
  6. Mari edo Maddi:
    kristautasunaren aurreko euskal mitologiako numen nagusia da. Duten euskal mendietako gailurretan guztiak bizi izan da, Montain bakoitzak izen bat jasotzea (erlazionatutako eta askotan oker Amalur izateaz gain) emakumezko pertsonaia jainko bat da. Gehienak beren etxebizitzen garrantzitsuena ekialdean Anboto aurpegia, den bezala ezagutzen haitzuloko da mariren koba ezagutzen zaiola edo anbotoko dama.

    ErantzunEzabatu
  7. TARTALO:
    Tartalo euskal mitologiako izaki begibakar eta erraldoia da.
    Elezaharren arabera, haitzuloetan bizi da eta jendea harrapatu eta jan egiten du. Markinako Alarabirekin ezaugarri komun batuk ditu, nahiz eta irelu markinarrak zenbait ezaugarri izaten.

    ErantzunEzabatu
  8. EGUZKI AMANDREA:

    Eguzki Amandrea egunero bere ibilbidea egin eta gero, lurrera joaten den izakia da. Eguzkia Jainkoaren begia dela esaten da. Baserri atarietan eguzki lorea jartzen zen eguzkiaren omenez. Egunsentian, iluntasuneko gauza maltzurrak kentzen ziren eta lamien indarra desagertzen zen. Baserri eta txaboletako ateak ekialderantz jarrita zeuden. Artzain batek lami bati beraren urrezko orrazia lapurtu zion.

    Janire.

    ErantzunEzabatu
  9. ZEZENGORRI:

    Zezen gorri bat da eta bere zudurretik eta ahotik botatzen du zua,
    eta ezaten da kobazulo batera johaten bazara zirikatzera eta ohiukatzera,
    zezengorri aterako dela eta hilko dizula.

    ErantzunEzabatu
  10. AKELARRE:
    Esaten da, gau batzuetan sorgin guztiak elkartzen zirela larreetan, Satanas buru zutela.Akelarre bakoitza atal hauek zituen:
    1.Deialdia
    2.Deabruaren omenaldia
    3.Meza beltza
    4.Otordua

    ErantzunEzabatu
  11. MARTIN TXIKI:
    Trickster bat modukoa da euskal herrian.Basajaunen kultura,musika eta bizitza sedentarioa lapurtzen zituen.Gaixo dayden jende zauritzen zituen brontzezko etab. Objetuekin.

    ErantzunEzabatu
  12. HERENSUGE:

    Beste izen batzuk ere ditu: Lerensuge,Errensuge,Herainsuge,Ersuge,Sierpe,Dragoi...Euskal Herriko leku askotan da ezaguna pertsonaia mitologiko hau,batez ere Lapurdin,Saran,Zugarramurdin, Nafarroan,Ataunen, Zubirin, Bizkaian...

    Suge itxura duen pertsonaia gaizto eta beldurgarria da.Elezahar batzuetan,zazpi buru ditu,baina gehienetan esaten da buru bakarra duela.Kobazuloetan bizi da eta bakarrik jateko ateratzen da.Pertsona batzuek esaten dute baserri-animaliak jaten dituela baina beste batzuek esaten dute gizon-emakume haragia jaten duela.

    ErantzunEzabatu
  13. Egileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
  14. MIKELATS:

    Mariren eta Majuren umea da. Gaiztoen ahaidea da Mikelats. Etsairen ikasle izan da, Atarrabi bezala. Ekaitzak eta harriak botatzen ditu artaldeak eta uztak hondatzeko.

    ATARABI:

    Atarabi Mari eta Majuren umea da. Zintzoen ahaide da Atarabi. Etsairen ikasle izan da, Mikelats bezala. Itzalik gabe bizi omen zen, baina bizitzako azken unetan berreskuratzea lortu zuen.

    ErantzunEzabatu
  15. XAINDIA

    Xaindia, Saindia edo Saindua Bithiriña eta Iratiko oihanaren kondairaren heroia da.
    Euskal Herri osoan hainbat bertsio daude kondaira honi buruz. Gauaren arriskuaz aritzen den istorioa da, besteek "Eguna gizakiarentzat eta gaua Gauekorentzat" esaten duten bezala. Gainera, erlijio kristua edo bere ikurrak pagano edo deabruzko indarrak gelditzeko gai direla azaltzen du.

    GAIZKINA

    Saran, Elorrion eta beste zenbait lekutan aipatzen da.
    Jeinu gaiztoa da, pertsonak jasaten dituzten hainbat gaixotasunen eragilea. Burukoaren lumetan agertzen da, lumak oilarraren buruaren itxura hartzen dute eta orduan Gaizkiñek ohean lo dagoena gaixotzen du. Sendabide bakarra lumazko oilar burua erretzea da, erretzearekin batera gaixotasuna desagertzen baita.

    ErantzunEzabatu
  16. AMARUR:
    Amalur Eguzkiaren eta Ilargiaren amatzat hartzen da Euskal Herriko mitologian.

    Izakiez gain, pertsonaia mitologikoen, arimen bizileku omen da. Amalurrak landareen eta animalien bizia ziurtatzen du. Amalurrak altxor izugarriak gordetzen ditu bere baitan.

    ErantzunEzabatu
  17. JENTILA

    Euskal herri osoan entzuna da pertsonai hau, Gipuzkoan batez ere.
    Kristautasuna aurretik lur hauetan bizi ziren, baina kristautasuna hasi zenean haien bizitza aldatu zen, mendira bizitzera joan ziren, kristau jendeaz baztertzen. Nahiz eta baztertuta egon bakean bizi ziren kristauekin.
    Jentilak pertsona fedegabeak ziren.
    Gizon basatiak, erraldoiak eta oso indsartsuak ziren. Harkaitz oso handiak botatzen zituzten leku batetik bestera.Leku askotan harritzarrak agertu dira, Jentilharri deitzen zaie. Trikuharri ikaragarriak eraiki zituzten.
    Azkenean kristautasuna ezin izan zuten jasan eta haien burua Aralar menditik bota zuten.

    ErantzunEzabatu
  18. SORGIN
    Euskal Herriko leku askotan aipatzen da jeinu ezaguna da, Hegoaldean eta Iparraldean. Zuberoan, Belagile izena hartzen dugehienetan. Mariren, Etsairen edo Akerbeltzen esanetara dagoen emakumezko jeinu gaiztoa da Sorgin.

    GAlTXAGORRI
    Besteizen batzuk: mamur, mamarro,prakagorri...Galtza gorriz jantzitako gizontxo txiki-txikiak dira galtxagorriak. Bizkorrak, biziak, onak eta jostalariak dira jeinu laguntzaile hauek.

    ErantzunEzabatu
  19. herio:
    Gizaki bati begizkoa botatzen dioenean bere lana egiten du eta gizaki hori beste mundura bidaltzen du. txakur bat zaunka etengabe egiten badu heriotzaren seinale bat da eta etxe horretan norbait hilko den seinale da.

    ErantzunEzabatu
  20. TARTALO:
    euskal mitologiako izaki bigi batekoa da.Bere tamaina handia da bere indarra den bezala, eta bere entretenimendu gogokoena mendi bateko harriak beste batera botatzea da. Elezaharrak entretenimendu honengatik hainbat eraikuntza gaur egun sortu zirela kontatzen du. Tartalo gaiztoa da, zen basatiko eta oso oldarkor. Elikatzen da ardiez, umeez eta barne helduez noizean behin. Tartalo bere harrapakinak kontrolatzeko balio zion eraztun magikoko edukitzailea zen,

    ErantzunEzabatu