Euskal ohiturak

SAN BLAS

Zer edo zein da San Blas? 
 HAU???


      EZZZZ, hau Panaman dagoen irla bat da

Otsailaren 3an, Kandelario egunaren ondoren, San Blas eguna ospatzen da. Euskal Herriko herri gehienetan mantentzen da bedeinkazio bereziak egiteko ohitura hau.

Ohitura hauxe da: eleiza inguruetan kokatzen diren saltokietan gozokiak , opilak, erroskilak eta kolore desberdinetako hari berezi batzuk erosten dira, sanblasari izenez ezagutzen direnak.




Apaizak bedeinkatu eta gero hariak eta jateko gauzek  indarra omen dute eztarriko minak eta gaixotasunak aldentzeko.
Hariak
San Blas hariak bederatzi egun pasa eta gero erre egin behar dira gaitzarekin 
amaitzeko.








AGATE DEUNA

Otsailaren 5 egunaren bezperan ospatzen da. Jai hau Euskal Herri osoan ospatzen da. Otsailak 5ean edo aurreko egunean herrietan kopla batzuk abestu eta janaria eskatzen irteteko ohitura dago. Hainbat kopla desberdin abesten dira baina ospe gehien duena honako hau da:
DBH 1. mailako ikaslea txistua jotzen
Aintzaldun daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate
etxe hontan zorion hutsa
betiko euko al dabe
Santa Ageda bezpera dogu
Euskal Herriko eguna
etxe guztiak kantuz
aukeratuta duguna
.......tik etorri gara
taldean neska- mutilak
Santa Ageda omenez hartuta
soinuaz eta makilaz
1. 2, 3... EUP!

https://www.youtube.com/watch?v=jWT7dp5T75Q


Egun horretan, Gasteizko kaleetan elurpean ibili ginen. Nahiz eta hotz izugarria pasa, zorragarri ondo ibili ginen!!!!! Aupa neska-mutilak!!!!


Elurpean abesten

17 iruzkin:

  1. Kaixo,nik joan nintzen kaletik abestera baina oso hotz handia egiten zuen, batzuk ez zuten abesten edo gogorik gabe.
    iker Guridi

    ErantzunEzabatu
  2. Antzinean, negua amaitutakoan, gure herriko baserri eta auzoetako bizilagunak elkartu egiten ziren leku ezagunetan eta egun pasa egiten zuten txerrikiak sutan erretzen eta jaten, dantza egiten...

    ErantzunEzabatu
  3. nik ez nintzen joan hotz asko egin zuen , beste batzuk joan ziren abestera eta besteak klasean geratu ginen.

    ErantzunEzabatu
  4. Andra Mari Zuriaren Jaiak:

    Abuztuaren 4an jeisten da San Miguel dorretik Andra Mari Zuriaren enparantza zeharkaturik kable batzuekin zintzilikatuta. Egun horretan, enparantza hori gasteiztarrez betetzen da. Jeistean abesti hau abesten da:"Celedon ha hecho una casa nueva, Celedon con ventana y balcon". Abuztuaren 10ean bukatzen da eta Celedon jeitsi beharrean San Miguel dorrera igotzen da. Baina jaietako egunetan blusak ateratzen dira abestera... Egun batzuetan blusak bide bat egiten dute 5etan zezen plazara.

    Sergio.

    ErantzunEzabatu
  5. DONIBANE JAIA:


    Donibane jaia ere Sanjoanak deritzo, antzinatik datorren jai garrantzitsu bat da ,urteko gau motzena delako eta negutik udara pasatzen garelako. Ekainak 24an ospatzen da, herrietan suaren gainetik salto egiten dute gazteek abesten eta dantzatzen.Euskal Herrian egiten dute , goizean eguneko ihintza zapaltzea da , osasungarria delako esaten dute.Donibane jaietan ospatzen diren su eta landare errituek antzinatik.Festa honetan herriko jendea biltzen da.


    Leire

    ErantzunEzabatu
  6. SAN PRUDENTZIO PATROIAREN JAIA:

    VII.mendean Armentian jaiotako santu katolikoa da, Arabako patroia. Apirilaren 27an ospatzen hasten da danborradarekin. Danborrada honetan Arabako sozietate gastronomikoen sukaldariek parte hartzen dute, eta hauek sukaldari bezala jantzita doaz, Baita Apirilaren 28an ere jai da, eta bi egun hauetan perretxikoak eta barraskiloak jatea ohikoa da.

    Janire.

    ErantzunEzabatu
  7. TXERRIBODA:
    antzinan San Martin egunez Euskal Herriko baserrietan gauzatu ohi zen txerri hilketa zen. Gaur egun leku gutxitan eta gutxi egiten da, gehienetan erakustaldietan eta familia biltzen denean. Ekintza honen helburua negura begira baserriko biltegia behar zen haragiz hornitzekoa zen.

    ErantzunEzabatu
  8. TOMAS SANTUAREN EGUNA:
    Jai hau Abenduaren 21ean ospatzen da urtero. Egun honetan txorizo frijitua da jaiaren protagonista.
    Antzinean, Tomas santuaren egunean ordaintzen zituzten zergak nekazariak. Orduan, haiek herrietan ez zituzten jakiak,... erosten zituzten herrietan saltzeko, eta ere beraiek egindakoa saltzen zuten. Hasiera-hasieratik tradizioa zen txorizo frijitua jatea, eta oraindik ere mantentzen da

    ErantzunEzabatu
  9. MARIJAIA:

    Mari Jaia edo Marijaia Bilboko Aste Nagusiaren pertsonaia edo sinbolo ofiziala da, Mari Puri Herrero margolariak 1978ko abuztuan sortutakoa, Jai Batzordearen eskariari erantzunez.

    Pertsonaia hau zapia buruan eta baserri giroko jantziak ditu. Aurpegi irribarretsua eta ezaugarri markatuak ditu. Besoak altxatuta ditu, dantzarako jarrera alaian.

    ErantzunEzabatu
  10. KANDELARIO EGUNA:

    Otsailaren 2an bedeinkatzen dira kandelak elizetan. Batzuk kandela zuzenak eta beste batzuek kandela biribilduak eramaten dituzte elizara.Antzinako euskaldunek uste zuten kandela bedeinkatu horiek haiek eta haien ondasunak babesten zituztela:

    -Ekaitz egunetan pizten zen kandela etxea eta bertan bizi zirenak babesteko.
    - Familiako norbaitek gaizo larria zuenean ere pizten zen sendatzen laguntzeko.
    - Kandela kiribildu bedeinkatua piztu eta ateetan jartzen zen sorginkeri edo gaiztoetatik babesteko

    ErantzunEzabatu
  11. SAN JUAN GAUA:

    San Juan gaua, gau berezia da Esuskal Herrian. Ekainaren 23aren gauean ospatzen da. Ohiturari jarraituta, jendea suaren inguruan batzen da gatxak aldendu nahian eta horretarako suaren gainetik salto egiten dute . San Juan gauaren protagonista sua da. Mendez mende, magia pixka batekin, belaunaldiz- belaunaldi hedatu den ohitura da.
    Gaur egun jaia handia da San Juan eguna Euskal herrian.

    Gure arbasoek, sorginen gaua zela esaten zuten. Lehengo pentsaera, sua gauza txarretatik aldentzeko eta gauza onak babesteko egiten zen. Horrela, urtea ondo joango zela pentsatzen zuten.

    Jendea suaren inguruan batzen denean, honako berba hauek eskaintzen dizkiote suari:

    San juan gabilea, sapuak eta sugeak erre, artoak eta gariek gorde.

    ErantzunEzabatu
  12. KARMEN JAIA

    Uztailaren 16an ospatzen da jai hau, Karmeneko Birjinaren omenez, marinelen patroia, Itsas Prozesio tradizionalarekin egun berean. Arrantzaleek irudia ateratzen dute San Jorgeren parrokiatik, eta porturaino eramaten dute itsasontzian paseatzeko Abraraino. Non loredun eskaintza gertatzen den tokia da.
    Uztailaren 16aren aurreko ostiralean ospatzen da Sardinadaren Eguna, erretako sardinetatik milaka kilo banatzen dituzte. Santurtziren jairik ospetzenak dira eta 10 egun diraute.

    ErantzunEzabatu
  13. HERNANIKO AKELARREA

    San Joan jaiari sarrera emateko antzerki eta dantza bat egiten da. Urtero Heraniko gazteak mozorrotzen dira, bat aker bezela mozorrotzen da, beste batzuk deabruak dira, mutilak praka beltza jartzen dute eta alkondara txuria, neskak, beeriz sorginez janzten dira. mozorrotzen den guztia aurpegia zikindu behar du. Kale guztietatik dantzatzen joaten dira eta maxkuriekin jotzen dute, beti dantza berdina dantzatzen da. Dantza ondoren antzerkia egiten da herriko plaza nagusian. antzerkian sorgin bat apaizak hartzen dute hil egiteko, jende guztia ohiu egiten du sorgiña ez hiltzeko, orduan hilko dutenean borrokatzen dute eta aker agertzen da, lasto gainean sorginak apaizak eta mutilak arropa kentzen dute. gero sute handi bat pizten da eta borobilean herriko jendea eta sorginak, akerra, apaizak eta mutilak dantza egiten dute. Hernaniko jaietako ondorengo egunetan beste pertsonai batzuk agertzen dira maxkuriekin jendeari jotzen.

    ErantzunEzabatu
  14. SAN ROKE SUAK
    San Roke gaua, abuztuaren 16a, garbantzu, baba eta beste lekale batzuen sasiekin sua egitea ohitura da eta suaren gainean salto egitea ¡Gora San Roke!, ¡Gora Ama Birjina! eta ¡Gora Kuia! ohiukatuz. Su handiena San Roke kalean egiten zen.
    Ohiko platerrak potxen pertza eta zartaginkada dira.
    Antzinan suak Ama Birjina eta San Roke bezperan egiten ziren.

    ErantzunEzabatu
  15. Ni joan egin nintzen eta oso ondo pasatu egin nuen goiza nite lagunekin kaletik abesten. Gainera gogora etorri zitzaidan txikitan egiten nuena agate deunan

    ErantzunEzabatu
  16. Ni joan nitzen eta hotz handia egiten zuen , baina oso ondo pasatu nuen jende haurrea abesten eta Amona bat gosokiak banatu zigun gustioi.

    ErantzunEzabatu
  17. San Martzial: Jaia ekainaren 30ean ospatzen da ermitan, herriko plazan. Auzokoek San Martzial egunean ateratzen dute pitxer berezia.

    ErantzunEzabatu