2015(e)ko martxoaren 1(a), igandea

Gasteizen elurra

Zuri-zuria idazlana idazteko orria bezala, zuri-zuria emaztegaiaren soinekoa bezala, horrelaxe izan genuen orain dela gutxi Vitoria-Gasteiz Ederra da elurra. Paisaia politak uzten dizkigute elurteek. Dena zuri, zuri-zuria. Ederra da elurra eta ederra da ematen digun berotasuna. Hotza denak beroa transmititzen digu, sutondoko beroa. Urteek, ez elurteek, zuritutako ileak ditugunok ziur aski gogoan izango ditugu beste garai batean izandako elurte haiek. Neuk, behintzat, gogoan dut unibertsitatean nengoela bizi izandako elurtea. Azterketa garaia zen eta azterketan zuri geratzeko beldurrez lehenengo elur-malutak noiz eroriko zain zerura begira, ez liburuetara, eman nuen gaua. Handia izan zen elurte hura. Azterketak bertan behera utzi eta aste beteko oporraldia eman ziguten. Lagunak bildu, ondoko mendien magaletara igo eta gero plastikoz inprobisatutako trineo batean ziztuan jaisten ginen berriro igotzeko.







Nola bizi izan duzue elurte hau? Gogoratzen duzue izandako elurteren bat? Zer uste duzue elurteek eragindako kalteez?

1 iruzkin:

  1. Oso dibertigarria izan zen elur garai hori, baita hotza ere.Oso ondo pasatu genuen elurretan jolasten, elur gudak egiten... Jolastean erorialdi batzuk izan genituen izotzaren erruagatik. Eta beti busti butitak amaitzen genituen gudak. Batzuetan nire aitak errieta bota zidan etxera bustita heltzeagatik. Baina azkenean oso ondo pasatu genuen. Sergio.

    ErantzunEzabatu