2015(e)ko martxoaren 16(a), astelehena
2015(e)ko martxoaren 8(a), igandea
Sergio eta Jorgeren urtebetzea
2015(e)ko martxoaren 1(a), igandea
Londreserako bidaia
Aurreko hilabetean Londresera joan ginen. Hantxe aste bete eman genuen eta ezin hobeto ibili ginen. Hamaika sorpresa eta bizipen ahaztezinak izan genituen
Zer iruditu zitzaizuen bidaia? Zer nolako bizipen izan zenituzten?
Kontatu zure lagunei gehien gustatu zaizuna.
Thanks
Jesus Obrero ikasleak Londresen |
Zer iruditu zitzaizuen bidaia? Zer nolako bizipen izan zenituzten?
Buckingham palace |
Kontatu zure lagunei gehien gustatu zaizuna.
Thanks
Gasteizen elurra
Zuri-zuria idazlana idazteko orria bezala, zuri-zuria emaztegaiaren soinekoa bezala, horrelaxe izan genuen orain dela gutxi Vitoria-Gasteiz
Ederra da elurra. Paisaia politak uzten dizkigute elurteek. Dena zuri, zuri-zuria. Ederra da elurra eta ederra da ematen digun berotasuna. Hotza denak beroa transmititzen digu, sutondoko beroa.
Urteek, ez elurteek, zuritutako ileak ditugunok ziur aski gogoan izango ditugu beste garai batean izandako elurte haiek. Neuk, behintzat, gogoan dut unibertsitatean nengoela bizi izandako elurtea. Azterketa garaia zen eta azterketan zuri geratzeko beldurrez lehenengo elur-malutak noiz eroriko zain zerura begira, ez liburuetara, eman nuen gaua. Handia izan zen elurte hura. Azterketak bertan behera utzi eta aste beteko oporraldia eman ziguten. Lagunak bildu, ondoko mendien magaletara igo eta gero plastikoz inprobisatutako trineo batean ziztuan jaisten ginen berriro igotzeko.
Nola bizi izan duzue elurte hau? Gogoratzen duzue izandako elurteren bat? Zer uste duzue elurteek eragindako kalteez?
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)